Lege oharra

LEGEZKO OHARRA

Informazio eta Merkataritza Elektroniko Elkartearen Zerbitzuetarako uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu antza.eus helbidearen jabea zera dela, Antza, S.A.L. (I.F.K.: A20145496), Zirkuitu Ibilbidea, 2, 2. Pabiloia, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa), Telef: 943 370 738, helbide elektronikoa: info@antza.eus

1. Baldintza orokorrak

antza.eus web gunea Antza, S.A.L.-ren jabetza da (hemendik aurrera “Antza”). Erabiltzailea web gune honetara bere borondatez sartzen da. Web gune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar.

Erabiltzaileek debekatuta dute beste erabiltzaileak nahasarazi ditzakeen eduki oker edota gezurrezkoa sartu eta komunikatzea.

Antza bere web gunean argitaratzen diren edukietan okerrik ez azaltzen saiatzen da. Antzak web gune honetako edukiak, informazioak, aplikatiboak eta abarrak aldatu eta zabaltzeko eskubidea du, eta edozein unetan eta abisatu beharrik gabe egin ahal izango du.

Web gune honetan sartzea eta bertan dagoen informazioa nola kudeatzen den, erabiltzailearen erantzukizuna izango da soil-soilik. Antzak ez du bermatzen webak eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez du bere gain hartzen web gunean sartzeagatik edota web gunean sartzea ezinezkoa izateagatik egon daitezkeen kalteen gaineko erantzukizuna.

Antzak web orrian agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzake, eta, beraz, zehaztapenak eta baldintzak sarri begiratzea aholkatzen du, aldaketak egon daitezkeelako.

Antzak nahi du web gune honek ahalik eta modurik eraginkorrenean funtzionatzea eta bere helburua behar bezala betetzea. Horregatik egiten ditu web gunearen mantentze lanak, beharrezkotzat jotzen diren bitartekoak jarriz, baina ez du bere gain hartzen web gunearen funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzioen edo akatsen erantzukizunik.

2. Jabetza Intelektuala

Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Antzarenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.

antza.eus web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Antzak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik.

Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Antzaren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

3. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Antzak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Antzak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
4. Jurisdikzioa

Antzaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Antza eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Lege oharra - Pribatutasun politika
Antza S.A.L. · Zirkuitu ibilbidea, 2 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) · Tel.: 943 370 738


  
©2024 Antza | komunikazio grafikoa